martes, 29 de octubre de 2013

Casa Collage




Liburu asko aukeratzeko eta ezin jakin zein aukeratu. Azkenean Casa Collage liburua izan da aukeratua. "Bizitzen ikasteko gida" bezala deskribatzen da sarreran, liburu erakargarria ematen du. Beraz, Hasitakoan emango ditut liburu honi buruz berri gehiago.


3

Aurreko astean aurkeztu nizuen nire etxeko gela. Horren haritik 3. proiektua: gela bat egituratzea. Aste honetarako lana: maketarekin hastea. 20 metro karratuko gela bat, ohikoak diren altzari eta beharrezko guztiekin, leiho bat eta komun batez gain.

Buelta ugari eman eta ondo pentsatu ondoren nire gelaren lehen marrazki orokor bat eginda, gauza guztiak kokatuta. Armairu bat, ohea, mahaia, apalategia, ikasteko aulkia, leihoa eta komuna bere altzariekin, lehen aipatu bezala. Gela argia da, argi naturala egun osoan zehar sartzen baita bertan, leiho handiari esker. Leiho zabalaren azpian, lanerako mahaia kokatzen da, gainean bere apalak dituena nahi diren gauzak kokatu ahal izateko. Gela bi zatitan zatitzen du tetriseko pieza forma duen armairuak. Mahaia dagoen aldetik zintzilikario funtzioa izango du, bai erropa, baita argazkiak edo nahi dena zintzilikatu ahal izateko gelara sartzerakoan. Beste aldean, intimitatea pixka bat gordez, ohea eta armairuaren ateak egongo dira kokatuta. Modu  horretan, ohetik altxatzerakoan armairuaren ateak ireki ahal zaingo dira jazteko, behar den espazioa gordez. Ohearen parean, atearen parean dagoen horman, komuna egongo da. Sarreran ispilua eta konketa ditu, eta eskubitara, dutxa eta komuna.

Orokorrean gela espaziotsua da, izan ere, komunaren eta mahaiaren artean espazio libre bat geratzen da. Irakurtzeko espazio txiki bat sortzea erabaki dut, lanpara eta kuxinekin, behar den erosotasuna eta giroa lortzeko irakurtzeko ordua.


Lan maketa hau behin behinekoa da, bihar zuzenketen txanda baitator. Datorren astean behin betikoa aurkezteko ordua izango da, dagozkion eta beharrezko diren aldaketa eta hobekuntzekin.






martes, 22 de octubre de 2013

Room

Etxera sartu eta zuzenean dagoen lehenengo atea. Hortxe nire gela. Gure gela esan beharko nuke, ez baita nirea bakarrik, baina ez da dirudien bezain ikaragarria. Kontrakoa esango nuke. Askotan lagungarria ere bada espazioa beste norbaitekin, nire kasuan ahizparekin banatzea (nahiz eta gure borroka txikiak ere izaten ditugun, gela gora, gela behera).
Eguerdian sartuta sartzen da eguzki argia leihoetatik, puntu erakargarria ematen diona, giro epela sortzen baita. Goizetan ez dago lo egiteko arazorik beraz, argia ez baita zuzenean sartzen. Oso gustora egoten naiz nire espazioan.
Oheak mila eta bat aldiz aldatu ditugu lekuz, biak bertikalean, bata bestearen kontra, bat horma baten kontra eta bestea bestearen kontra... Azkenean hasieran zeuden bezala geratu badira ere. Dena dago gauzaz beteta. Kajoi, armario, kaxa eta baita ohe azpiak ere. Onartu beharra dago ordena ez dela gure lagunik onena eta askotan dena lekuz kanpo, lurrean eta aulkien gainetan uzten dugula. Hala ere, hor ibiltzen da beti ordenaren erregina atzetik dena lekuan manten dezagun. 
Hurrengo proiektuaren sarrera emanda uzten dut sarrera berri honekin. Datorren astean gehiago ;)



Desordenaren 

martes, 15 de octubre de 2013

2.1

Txabolaren jarraipena. Aurreko sarreran aurkeztutako txabolan lan eta lan ibili ondoren, azken emaitza hementxe.

Ordu luze askoren ondoren kuterra, makilak eta kola eskuan, amaituta geratu da txabola. 12 metro karratu inguruko txabolatxoa da, eguzki argia sartzeko irekiera bat duena. Atea orratzen bidez lotuta dago egiturara, mugimendua izan dezan.




Aurreko ereduan aurreko zatiaren hormak ez ziren zuzenak, baina asko konplikatzen zenez egitura eta azala, laukizuzen forma hartu du azkenean.









Bye!

martes, 8 de octubre de 2013

2.0


Berriz hementxe bueltan proposamen berri batekin. Txabola izan da erronka oraingoan, makil karratu eta zabalak erabiliz. Baldintza? 1:20 eskala, 2,4 metroko gehienezko luzerak, ez edozein lotura. Eta utzi irudimenari eta buruari gainerako lanean laguntzen. Erraza ematen zuena zail bihurtu zen lanean jartzerako unean.



 Orratzak eta kola, kola eta orratzak, zer nola eta nondik lotu. 10 metro karratu ixteko egituran pentsatu beharreko hainbeste gauza... Nahiz eta egitura txikia izan. Baina azken batean, bi buelta emateak beti dakar irtenbidea. Bi teilatu asimetrikoz osatutako egitura txikia hemen.



 Horma bat eta lur zati bat estalita, lanean jarraitzeko asmotan, iritsiko da bigarren zatia eta baita maketa bukatua ere, plano eta perspektibekin. Horretarako datorren asteartera arte itxaron beharko. Ikusiko dugu, beraz, nola bukatzen den bigarren proiektu hau.



Jarraituko du... ;)