martes, 26 de noviembre de 2013

Tailerra

Proposatutako azken proiektua: eskola kanpoaldean dagoen espazioan bi ikaslerentzat etxebizitza bat sortzea. Eskailera bat gehitu. Bi logela, komuna, sukalde txiki bat eta ikasteko lekua. Hau izan da azken lana. Egin beharreko lehenengo gauza ingurua ezagutzea izan zen, neurriak hartu inguruko fatxada eta eraikinekin zuen lotura aztertu, betebehar eta funtzioak betearazi... Eta abar luze bat.

Hau da nire proposamena:



Kanpotik eraikin xinplea da, konplikazio handirik gabekoa eta kanpokoarekin erlazionatzen dena. Orain arte zegoen bezala mantendu dut gehiena, zuhaitzak lekuz aldatzea eta hesiko pareta handia kentzea alde batera utzita. Eraikin diskretua da, ez du atentzio handirik deitzen kanpoko jendearentzat, izan ere, pertsona biren bizileku izanda, ez zait oso egokia iruditu atentzioa hor zentratuta ikustea. Inguruarekin harreman zuzena duen eta aldaketa handirik eskatzen ez duen proposamena luzatzen dut, beraz.

Kanpoko banaketa egiterakoan espazioak horma irekien bitartez egiteko teknikan oinarritu naiz. Mies Van der Rohe arkitektuak Bartzelonako pabilioian egin zuen bezala, banakako horma hauen bitartez espazio ezberdinak sortzea izan dut helburu, aldi berean eskolaren esparrua eta etxeko bizilagunena pixka bat banatuz, nahiz eta bi esparruak denentzat irekiak izan. Bartzelonako pabilioian erabiltzeaz gain beste eraikin eta proiektu batzuetan erabilitako ideia hau interesgarria iruditu zait, espazio argitsu eta irekiak sortzea baimentzen baitu. Aldi berean barrura ideia bera eraman dut barrukoak ere kanpokoarekin paralelismo bat sortzeko neurri batean. Ez dago gelak banatzeko hormarik, espazio irekiz osatua dago.

Mies Van der Rohe
Bartzelonako pabilioia


Mies Van der Rohe
Café de Terciopelo y Seda
Lilly Reich
Barruan, beste zerbait aipatzekotan, Le Corbusier-en eserleku ezaguna txertatu dut proposamenaren gehigarri bezala, ikasle bakoitzarentzat bat nahieran erabiltzeko. 


Azkenik, proiektuaren beste zati garrantzitsua aurkeztuko dizuet: eskailera. Duela bi aste jasotako klasearen ondoren zerbat gehiago ikasi genuen horren inguruan eta batetik bestera ibiliz, honetan oinarritu naiz: 

Ecole diseinu eta arkitektura estudioa
Paris
 
Eskailera kontzeptu honetan, grabitaterik ez dagoela ematen du. Hormara itsatsita doaz maila hauek, airean daudelako sentsazioa emanez. Diseinu hau Ecole estudio frantsesak proposatutakoa da, pisu baten erreformarako.

Azkenik, hemen dituzue nire proposamenaren plano eta marrazki zehatzak gutxi gora beherako ideia bat egiteko behintzat.





martes, 5 de noviembre de 2013

Logela

Azken emaitza. Hau da azkeneko bi sarreretan publikatutakoaren jarraipena eta azken emaitza. Gorria, beltza eta zuriak definitzen du orokorrean, gela minimalista. Ez ditu gauza asko eta ez da oso kargatua ere, baina aldi berean praktikoa da.



 Hemen planoak eta perspektiba. Ebaketa bakoitzean argi ikusten da nola dagoen kokatuta elementu bakoitza. Esan daiteke lehen argazkian erdian ikusten den armairua dela elementu zentralena, alde batetik eguneko eta gaueko espazioak banatzen dituelako eta bestetik, armairu eta zintzilikario funtzioa ere baduelako, aurrekoan aipatu bezala. Komuna txikia den arren, beharrezko espazioak ditu elementu bakoitzarentzat.

Hau da, beraz, azken emaitza. Gela sinple baina praktiko bat, kolore sinpleduna baina jokoa ematen duena eta beharrezko espazioduna. Leihoa aurrekoan baino askoz handiagoa da ikus daitekeenez, izan ere, ohea dagoen aldea argiztatzeko egokiagoa da leiho handiagoa izatea eta zuzenketen ondoren, izatez ere aurrekoa ez zen minimoen barruan sartzen.