domingo, 5 de enero de 2014

Casa Collage

Berriz bueltan! Duela denbora bat irakurri genitzakeen liburuen zerrenda bat eman ziguten, horien artean bat aukeratu eta irakurtzeko, horien artean Casa Collage, nik aukeratutakoa hain zuzen ere. Orain, aldiz, liburuaren laburpentxo bat eta idatziari buruzko nire iritzi pertsonala uztera nator.

Xavier Monteys eta Pere Fuertes autoreek idatzitako  liburu hau, arkitekturaren inguruko entsegu bat da. Ez da gai bakarra jorratzera mugatzen, hainbat gairen inguruan hitz egiten du, hasi "etxea" hitzaren esanahia edo definizioa eta kontzeptuak azaltzetik eta kotxea etxearen parte mugikor bezala ikustera iritxi arte.

Oso gai garrantzitsuak jorratzen ditu baita ere, umeen tamaina etxearen barruan, adibidez. Orokorrean kontuan hartzen ez diren gauza asko ikusarazten ditu. Hasieratik harritzea lortu du liburu honek, beti pentsatzen ditugunak baino gauza garrantzitsuagoak daudela erakusten du, betiere norberaren ikuspegi pertsonaletik ikusita. "Del juego al juguete" zatia asko gustatu zait, erosotasuna lortzeko asmakizunek zati praktikorik badutela ikusi baitateke.

Liburu polita da, erraz irakurtzekoa eta entretenigarria. Liburu luzeak gorroto dituztenentzat ere gomendagarria, azkar irakurtzen baita eta gainera argazki eta marrazki asko ditu. Beraz, liburua irakurtzea gomendatuko nizueke oraindik irakurri ez baduzue. Hemen utziko ditut liburuaren argazki gehiago, ea irakurtzera animatzen zaituzteten ;)