domingo, 20 de abril de 2014

Inspirazio bila

Aurreko astean zintzilikatutako lanarekin aurrera, erreferentzia gehiago topatzea eta lantzea erabaki dut eta lan horretan nenbilela lan batek atentzioa deitu dit horien artean.


Theo van Doesburg - Maison d'artiste


Inspirazioa etorri zitzaidan konposizio hau ikustearekin batera. Ideia ona iruditu zait partzela txiki batean eta etxe nahiko altuz inguraturik egonda, gure orubea dagoen bezala, lurrean geratu ordez kuboen bitartez goranzko bide bat osatzea. Beste bi konposizio ere topatu nituen, ez zehazki era honetan osatuak, baina kubo eta laukizuzenen inguruan lan egin dutenak.

R. Bosch & B. Capdeferro - Porch house in La Garrotxa



Bi etxe hauek Arquitectura Viva aldizkaritik ateratako adibideak dira, hain zuzen ere Houses as Shelters izeneko zenbakitik.

Zenbaki honetan hainbat etxebizitza ageri dira,bai familia bakarrekoak eta baita hainbat familiarentzat direnak ere.

Lehenengoa eraikin zahar baten birmoldaketa da, zegoena bota ordez zati berri bat gehituz sortua,                                                                                            laukizuzen itxuran.
J. Blancafort & P. Reus - House for three sisters in Bullas

Bigarrena aldiz, hiru ahizparentzat eginiko konposizioa da, egurrezko hiru kuboz osatua. Aukera hau ere oso interesgarria, nahiz eta hiru familiarentzat izan.








Honekin, ideia batzuk garatu nahian kuboen jolas bat osatu nahi izan dut eta hona hemen emaitza.





No hay comentarios:

Publicar un comentario