lunes, 19 de mayo de 2014

The last



Iritsi da azkenean, azkena. Proiektua amaituta hau izan da azken emaitza.

Aurrekoan azaldu nizuen bezala, proiektua Ondarretan dagoen orube batean etxe unifamiliar estudiodun bat egitea zen. Nire ideia itsasorantz zabaltzea eta leku estrategiko hau aprobetxatzea izan zen, batez ere, ikuspegi paregabea duelako kokatuta dagoen lekuan egonda.

Kuboez osatutako konposizio batean oinarritu nintzen horretarako. Era desberdinetan kokatuta, konposizio bat osatu nahi nuen proiektuari erantzun bat emateko.

Etxea eta estudioa ditu beheko aldean. Estudioa 50 metro karratu inguruko gunetxo bat da, lan egiteko mahaia, egongela txiki bat, komuna eta apalategiak dituena. Partzelaren aurrealdean eta paseoari begira geratzen da, jende gehiago erakartzeko asmoz.

Etxeari dagokionez, egongela eta sukaldea daude bertan, baita garagea ere. Garagean bi kotxerentzat espazioa dago.

Goikaldean daude logelak eta beste hainbat gune. 4 pertsona bizitzeko etxe bat da, bi logeladuna, bakoitzean bi pertsonarentzako lekuarentzat. Horrez gain, itsasora begira dagoen egongela bat eta lanerako beste gune bat ditu. Azkenik, itsasora irekitzen diren terrazak daude bertan, eguraldi honaz eta ikuspegiaz gozatu ahal izateko jarriak. Era berean, behekaldean ere, sukaldea eta egongela ere kanpora ireki daitezke lorategiko plataformen bidez.

Etxe sinplea da, ez oso handia baina bere betebeharrak betetzeko espazio justua duena eta inguruaz gozatzeko nahi beste aukera ematen dituena.

Lehenengo ideiatik garatutakoaren emaitza izan da hau, beraz, espero dut zuen gustukoa izan dela eta aurtengoz behintzat agur esan nezake sarrera honekin.

Etxearen informazio gehiagorako





















...hemen plano eta maketen argazkiak.


No hay comentarios:

Publicar un comentario